XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AURKEZPENABiztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, beste edozein errolda bezala, eragiketa konplexua eta bolumen handikoa da; hori dela eta, denbora asko behar izaten da erabat osatu arte hasi oinarrizko informazioa lortzen denetik, eta behin-betiko emaitzak argitaratzen diren arte horiek izango baitute izaera
Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) egiten du lan hori beste hainbat erakunderen laguntzaz, hala nola: Estatistika-Erakunde Nazionala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-diputazioak eta lurralde historiko horietako udalak. 1981ean hasitako argitalpen-bide beretik jarraituz, EUSTATen asmoa emaitza horiek arian-arian argitaratzea da, eta
Horren ondoren, Emaitzen Aurrerapen bat etorriko da, eta hor bilduko dira Estatistikaren fitxategietan (araztu eta egotzi gabeko fitxategietan) oinarrituz osatutako taula nagusiak. Azkenik, behin-betiko ustiapena argitaratuko da, lortutako informazioaren % 100ean oinarrituz, eta horren bidez emango dira EAEko datu ofizialak.
Bide horretatik, honako hau lortu nahi dugu: egindako ahalegin itzel horren emaitzak ahalik eta azkarren jartzea erabiltzaileen eskueran; nahiz eta, kasu honetan bezala, behin-behineko emaitzak izan.
Nolanahi ere, gaur eskaintzen ditugun zifren eta kopuru ofizialen artean ez da alde handiegirik izango; beraz, lurralde-eremu guztietako biztanleriari eta etxebizitzei buruzko datu orokorrek, zentsu-sekzioaren mailakoak barne, guztiz erabilgarriak izango dira egin nahi den edozein azterketa edo ikerketatan erabiltzeko.
Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduan
FRANCISCO J. LLERA RAMO
Zuzendari Nagusia